Lurralde Kohesioak eta NUPek Raíces / Sustraiak programa sendotu dute, zeinari esker, ehun bat ikaslek praktikak egin ahal izan dituzte despopulazioak kaltetutako udalerrietan

Jesús María Rodríguez Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak Raíces/Sustraiak programaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Aurreko edizio guztietan, programa honek 97 ikasleri eman die despopulazioak kaltetutako udalerrietan praktikak egiteko aukera. Ekimenak 480.550 euroko inbertsioa metatu du martxan jarri zenetik. Eta seigarren ediziorako 120.000 euroko finantzaketa aurreikusten da.