Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren kontsultarako eta parte-hartze instituzionalerako organo gorena da, eta bere helburua lankidetza publiko-soziala eta politika publikoetan eragina sustatzea da. Urtean behin baino gehiagotan biltzen den mahaia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta federazio nagusietako ordezkariek osatzen dute, pobrezia, aisialdi hezitzailea, desgaitasuna, osasun mentala, familia ugari, immigrazioa, ekonomia solidario eta abarrei buruzko elkarte eta federazioak barne.
Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak gaur Lakuan egindako bileran, hemendik aurrera organoak izango duen irudi berria eta izen berria, ELKAR-HITZ, aurkeztu du. Gaurko bileran jorratutako gaien artean, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea aldatzeko prozesua, 2026ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari dirulaguntzak emateko deialdia eta Hirugarren Sektore Sozialaren Estrategiaren hasiera nabarmentzen dira. Nerea Melgosa sailburuaz eta Ongizate Sailburuordetzako beste ordezkari batzuez gain, honako erakunde hauetako bozeramaileek parte hartu dute gaurko mahaian: Sareen Sarea, FEVAS, REAS Euskadi, Astialdi Sarea, EHLABE, Elkartean, Hirukide, Euskofederpen, Lares Euskadi, Fedeafes eta Gizatea.




























