Nafarroak bigarren SOS bat bota du Bruselan, Europako industria berriztagarria blindatzeko azken urrats gisa

Nafarroako Gobernua, Enercluster, European Solar Manufacturing Council — ESMC — eta Alemaniako Sachsen-Anhal eskualdea Bruselan bildu dira gaur, Europako industria berriztagarriko 50 ordezkari baino gehiagorekin batera, Europako erakundeei Europan hornidura kate berriztagarria babesteko eta indartzeko neurri eraginkorragoak eskatzeko.