Lurralde Kohesioak ‘coliving’ sarea sendotu eta Pirinioetako osasun, gizarte eta hurbileko zerbitzuak indartu ditu

Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi Jesús María Rodríguezek Lurralde Kohesiorako Departamentuak Pirinioetako Planaren esparruan bultzatutako eta eragin sozial handiena duten bi proiektu bisitatu ditu gaur: Ezkarozeko ‘coliving’ -a (bertan sustatu da egoitza eredu hori, egonaldi pribatuak eta erabilera partekatuko espazioak konbinatzen dituena) eta Otsagabiako adinekoen egoitza.