Nafarroako toki entitateei zuzendutako laguntzen deialdia egin du Barne Zuzendaritzak baserriak eta landa eremuetan barreiatuak aurkitu eta seinaleztatzeko

El identificador helpbidea ya está colocado en algunos caseríos navarros para su localización inequívoca. El Gobierno de Navarra se ha reunido con vecinos y vecinas de Leitza para explicar la importancia del proyecto

Barneko Zuzendaritza Nagusiak, Prebentzio, Larrialdi eta Babes Zibileko Zerbitzuaren bidez, 10.000 euroko laguntzen deialdi bat argitaratu du Nafarroako toki entitateentzat, baserriak eta sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten, larrialdi zerbitzuek azkar kokatu ahal izan ditzaten arrisku egoeretan.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, dagokion izapide-fitxaren bitartez, eta epea uztailaren 31n amaituko da

Diru-laguntza izan dezaketen jarduerak

Deialdiaren oinarrien arabera, 2026ko urtarrilaren 1eetik azaroaren 26ra bitarte egindako jarduerak diruz lagunduko dira. Zehazki, laguntzaren xedeko ekintzen artean, honako hauek sartzen dira: sakabanatu bakoitzaren identifikazio-plakak egitea; mapa topologiko bat egitea, toki-entitate batean norbait bizi den eraikuntzak edo bizitzeko modukoak direnak azkar eta erraz aurkitu eta haietara nola iritsi jakiteko (Metrobaserri deitua); bidegurutzeetan seinaleak jartzea, taldekatzaileen eta/edo sakabanatuen kokalekuaren helbidea adierazteko; liburuxkak, kartelak eta panelak, Metrobaserri planoarekin eta herriko sakabanatuen planoarekin, herritarren eta zerbitzu interesatuen artean banatzeko eta puntu estrategikoetan jartzeko; eta euskarri itsaskorrak inprimatzea Helpbidea-112 logotipoarekin.

Helpbidea proiektua

Helpbidea proiektuaren bidez, Nafarroako Gobernua 2018az geroztik finantzatzen ari da sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduerak egiten dituzten udalak; hau da, horren barruan sartzen dira herriguneetatik kanpo katastroko partzeletan dauden eraikinak. Diru-laguntza etxebizitza eta eraikin horietarako sarbidea eta kokapena errazteko duen garrantziaren arabera ematen da, pertsonen eta ondasunen segurtasunaren gaineko ikuspegia kontuan hartuta.