Nafarroako 2026-2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriak 17 neurri izanen ditu “nazio eta Europa mailan ekosistema lehiakor bat lortzeko”

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak gaur goizean aurkeztu ditu Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2026-2030 Plan berriaren (ZTBP) lan ildo nagusiak, plana egiteko egindako parte hartze prozesuaren ondoren lortutakoak. Ondorio horiek Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileei, enpresei eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuei helarazi zaizkie, Baluarten egindako kontraste saio batean.