Nafarroako Gobernuak foru interesekotzat jo du Rockwool enpresak 60 milioi euro baino gehiago inbertitu izana Caparrosoko lantegia deskarbonizatzeko

Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio gisa deklaratu du gaur Rockwool Peninsular S.A. konpainiak Caparrosoko lantegian sustatutako deskarbonizazio proiektua. Neurri horrekin, Foru Gobernuak konpromisoa hartzen du enpresa horren instalazioek ingurumenean duten eragina murrizteko beharrezkoak diren administrazio-izapideak babestu eta bizkortzeko. Izan ere, enpresa mundu osoan erreferentea da haitz-artilean oinarritutako eraikinetarako isolamendu termiko eta akustikoko soluzioen fabrikazioan.