DJ Stewart: “Baskoniako jokalari gisa Buesa Arena zapaldu izana sentsazio surrealista da”

DJ Stewart Gasteizen da jada. Estatubatuarrak ilusioz eta anbizioz ekin dio bere ibilbide profesionaleko etapa berri bati, gorenean lehiatzeko eta proiektu urdin-gorriaren parte izateko erronkari aurre egiteko prest.

Stewartek, Buesa Arena lehen aldiz zapaldu izanaren emozioa partekatu du: “Baskoniako jokalari gisa Buesa Arena zapaldu izana sentsazio surrealista da”.

DJ-k aitortu du entitate urdin-gorria iristeak bere amets handietako bat betetzea dakarrela: “Saskibaloiaren liga gorenean egotea amesten nuen. Oso pozik nago Baskoniako jokalari izateaz eta amets hori betetzeaz”.

Stewartek argi du nola egin nahi dion aurre bere lehen minutuei: “Atera eta %110a eman, besterik ez. Eta %110a ematen badut, lasai geratuko naiz datorren emaitzarekin”. Jarrera horrek denboraldian zehar taldeari eman nahi diona ere laburbiltzen du: “Energia asko, intentsitate handia. Taldeko gerlari bat besterik ez naiz”.

Helburuei dagokienez, Stewartek argi dauka: “Nire helburu nagusia Endesa Liga irabaztea da». Estatubatuarrak ere gogotsu espero du zale urdin-gorriekin topo egitea. “Zaleak pabiloian ikusteko irrikatzen nago. Baskoniako familiaren parte izatea!.

DJ Stewartek eman ditu lehen urratsak Baskoniako jokalari gisa.