Lurralde Kohesioak 1.360.062 euroan esleitu du Landaben industrialderako sarbidean Arga ibaiaren gaineko NA-30eko zubiaren egiturazko berrikuntza.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1 360 062 euroan (BEZa barne) esleitu ditu Arga ibaiaren gaineko zubiaren egitura berritzeko obrak. Zubia NA-30 interes orokorreko errepidean dago, Landaben industrialderako sarbidean. Lanak egiteko hiru hilabeteko epea aurreikusi da, eta Construcciones Mariezcurrena SM eta Imepasa SA enpresek osatutako ABEE adjudikaziodunak burutuko ditu.