Epea maiatzaren 11n irekiko da eta hilabetez luzatuko da, ekainaren 12ra arte
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak liburuak argitaratzeko eta memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak egiteko laguntzetarako deialdia egin du. Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11an irekiko da eta, hilabetez egongo da zabalik, ekainaren 12ra arte.
Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiren memoria demokratikoa berreskuratzeko, argitaratu gabeko ez-fikziozko liburuen argitalpena eta dokumentalen errealizazioa diruz laguntzen du Gogora Institutuak, memoriari buruzko dokumentu- eta ikus-entzunezko funts bat sustatzeko helburuarekin. Deialdi honek 80.000 euro izango ditu, eta proiektu bakoitzak 15.000 euroko gehieneko laguntza izango du dokumentalen kasuan, eta 5.000 eurokoa liburuen kasuan.
Liburuen eta dokumentalen gaiak lotuta egon beharko du memoria historikoaren eta oraintsuko memoriaren egia berreskuratzearekin eta argitzearekin, demokraziaren, giza eskubideen defentsaren eta urraketaren salaketaren ikuspegitik.
Deialdi honetarako eskabideak elektronikoki aurkeztu behar dira, eta eskabideak izapidetzeko moduari, erantzukizunpeko adierazpenei, justifikazioei eta gainerako ereduei buruzko informazioa maiatzaren 11tik aurrera eskuratu ahal izango da, euskadi.eus egoitza elektronikoan baita Gogora Institutuaren webgunetik ere.