Orioko San Pedro jaiak hemen dira. Ikuskizun asko datozen egunetan

Orioko San Pedro jaiak iritsi dira.. Egun hauetan ekimen ugari izango dira kostako herri honetan

Ekainak 28, San Pedro bezpera

  • 18:30 – Orio AEren harrobiaren aurkezpena plazan
  • 19:30 – Alebinen traineru estropada Arraun Elkartearen eskutik
  • 19:00 – Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin, Kultur Etxetik aterata
  • 20:00 – Txupinazoa herriko plazan. Jose Luis Gozategiri omenaldia. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza
  • 23:00 – Bide Batez erromeria plazan

Ekainak 29, San Pedro eguna

  • 10:30 – Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez da hamaiketako gehiago banatuko
  • 11:30 – Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan
  • 12:00 – Meza, Salatxo abesbatzaren, Parrokiako abesbatzaren, Egunsentia otxotearen eta Musika Eskolako kantu taldearen parte-hartzearekin
  • 12:30 – Herri kirol saioa plazan, Harri eskolaren eskutik
  • 17:00 – Trikitixa txapelketa plazan
  • 17:00 – Haurren pilota finalak pilotalekuan
  • 18:15 – Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran
  • 19:00 – Soka dantza plazan
  • 19:30 – Zesuma taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 – Zesuma taldearen kontzertua plazan

Ekainak 30, San Pedro bigarrena

  • 9:00 – Umeen arteko futbol txapelketa egun osoan Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
  • 10:30 – Heriotzik gabeko arrantza Muskuiluharri elkartearen eskutik
  • 11:30 – Apar festa umeentzat Ibai Ondoko plazan
  • 12:00 – Mexikoko mariatxiak plazan
  • 14:00 – 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna jatetxean
  • 17:00 – Kantatu, jolastu eta primeran pasa Erakekin. Kontzertu eta dantza haurrentzako, aurpegi-margoak, globoflexia, jolasak eta sorpresak Ibai Ondoko plazan
  • 17:00 – Helduen arteko futbol tenis txapelketa Mendibeltzen, Zaraguetak antolatuta
  • 18:30 – Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin
  • 19:00 – Helduen pala txapelketako finala frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
  • 19:00 – Elektrotxufla elektrotxaranga herriko kaleetan, Bikamiotatik hasita
  • 20:30 – Lehian erromeria plazan
  • 21:00 – Helduentzako bakarkako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
  • 23:30 – Huntza taldearen kontzertua plazan
  • 1:00 – Lehian erromeria plazan

Uztailak 1, Euskal Jai eguna

  • 10:00 – Haurren pilota finalak frontoian Orioko Pilota Elkartearen eskutik
  • 10:30 – Ttuntturroak kalejiran
  • 11:30 – Herriko trikitilariak kalez kale
  • 11:30 – Taloak Esperientzi eskolaren eskutik plazan
  • 12:00 – Inude eta artzainen konpartsa
  • 12:30 – Kantu-jira herriko hainbat talderen artean: Salatxo abesbatza, Danbolin musika eskola, Egunsentia Otxotea…
  • 14:00 – Herri bazkaria plazan. Ondoren, herritarren arteko kirol probak plazan
  • 17:00 – Helduentzat bikotekako dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean
  • 19:00 – Inude eta artzainen emanaldia plazan
  • 19:30 – Fan&go taldearen kontzertua plazan
  • 23:00 – Fan&go taldearen kontzertua plazan