AEK. Igogailua fikziozko sailaren ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko

Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat da. Orain, entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du.

Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak.

Guztiak edonork libreki egiteko moduan. www.aek.eus webgunean, sartu Igogailuaren atalean: http://www.aek.eus/eu/bloga/igogailua-podcast-bidezko-fikziozko-saila