‘Gure Zirkua’ Orion izango da udan zehar

‘Gure Zirkua’ Orion egongo da uztailaren 17tik abuztuaren 16ra. Iker Galarzak antolatutako ikuskizuna euskal umeentzako egun pasa ezin hobea da. Malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia… IKUSKIZUNA hizki larritan!

Dagoeneko salgai daude sarrerak www.gurezirkua.eus web orrialdean, baita zirkuko takilan bertan ere.