Arantxa Orbegozo «Txitxi»: «Artistak oso eskuzabalak izan gara konfinamendu garaian»

Gaur Gipuzkoagaurren, Arantxa Orbegozo “Txitxi”, muralista eta retratista tolosarra dugu gurekin.

Historian zehar, margolari askok pandemia inspirazio moduan erabili dute euren margolanetan islatzeko. Zure kasuan pandemia ispirazio iturri edo eragozpen bat izaten ari da? Konfinamenduan gauza oso arraro bat sentitu nuen. Ni mendian oso gustora nengoen eta jendea etxe barruan ikustean, gimnasia klaseak eta arte klaseak ematea erabaki nuen. Artistak kolektibo oso eskuzabala edo eskuzabalenetako bat izan garela esango nuke. Gure lana doainik eman dugu, pelikulak, museoak irekita, abestiak… Tristura handia sentitu dut ateak ireki dizkigutenean, jendeak arteari eta kulturari garrantzia emateari utzi diolako. Herriak arteak eta kulturak konfinamendu garaian izan duen garrantziaz konturatu behar du, izan ere, guzti hori egon ez balitz jendea erotu egingo litzatekeelako. Oro har, eskolek arteari eta kreatibitateari garrantzi gehiago eman behar diotela uste dut. Azken egunean ostiko bat eman digute guztiori eta gehienak lan gabe gaude, martxan genituen proiektu guztiak bertan bera geratu dira… Gure kolektiboa K.O dago.

Hasieratik, besteei inspiratu nahi nien, kreatiboagoak izaten saiatzeko. Margotzeko ahalmena denok dugula esango nuke eta bertatik disfrutatu dezakegu. Artea beste espresio hizkuntza bat izan daiteke. Ingelera eta beste hizkuntzak lantzen diren moduan, artea ere landu beharko litzateke. Hori da nik besteei transmititu nahi niena. Kreatibitatea bakarrik gaudenean lantzea oso garrantzitsua delako, pertsonaren heziketarako batez ere.

Pandemia mural batean plasmatu beharko bazenu, gutxi-gorabehera nola izango litzateke? Galdu dugun guztia irudikatuko nuke. Egoera honetatik indarrarekin eta solidariogo aterako ginela esaten zen, eta egia esan, alde horretatik oso gutxi ikusi dut. Gauza asko galdu ditugu, maite ditugun lagunak zein familiko senideak… Eta asko bakardadean hil egin dira. Kontaktu fisikoa, irrifarrak eta besarkadak galdu ditugu. Eskubide asko galdu ditugu eta inorrek ez du ezer esaten. Oso harrituta nago jendea aginpean ze isilik dagoen ikustean. Egoera nolakoa den badakit, ez naiz negazionista, baina dauden arauak oso inkongruenteak iruditzen zaizkit. Horrek min handia ematen dit.

Konfinamendu garaian Senegalen zenuen ‘Murales para la convivencia’ proiektua bertan behera utzi behar izan zenuen. Kontatu iezaguzu pixka bat proiektu honi buruz. Momentu honetan proiektua handitu eta forma eman nahian nabil. «Murales de la convivencia» proiektua Donostian dagoen Ikertze Kultur Elkartearekin aurrera ematen ari naiz. Proiektuaren helburua, izenak dion moduan, komunidade bat sortzea da. Horretarako, toki batetik bestera ibiltzen gara jendea elkartuz. Behin taldea sortuta, muralarekin oinezkoei trasladatu nahi den sentsazioa adosten dugu. Zirriborro bat egiten dugu bai argazkiekin zein koloreekin. Eurek pintatzen dute murala, nik bakarrik zuzendu egiten diet. Oso ondo pasatzen dugu, muralaren azpian elkarrekin bazkaldu eta dantzatzen ibiltzen gara. Piskanaka-piskanaka gure lana nolakoa den ezagutzen dute eta beraiek ere margotzeko gai direla konturatzen dira.

Proiektu hau Ubuntu Artebusarekin lotuta dago ere. Ubuntu, zulu hizkuntzan «yo soy porque nosotros somos» edo elkarbanatzea esan nahi du. Nire ideia furgoneta batekin mundutik bidaiatzea da, nire pintura eta bizikletarekin batera. Momentu honetan ezin bada, etxe ingurutik ibiliko naiz, noski. Niri mural azpian bizitzea gustatzen zait, komunidadean. Bidetik jendea ezagutu eta nire artea eta kreatibitatea kontagiatu nahiko nuke. Taldea egin eta «arte sin juzgarte» leloa duen komunitate moduko bat sortu.

Ugandara juteko asmoa nuen ere. Separatu ostean nahiko triste egon nintzen eta YouTuben bidez hango talde bat ezagutu nuen, dantza egiten bideoak igotzen zituztenak. Euren bideoak ikusi eta dantza eginez bota nituen nire pena guztiak. «Baila como si nadie te estuviera mirando». Hango jendearekin kontaktuan jarri eta nire proiektua bertara eramateko asmoa nuen. Egoera honekin ordea, zintzilik geratu den zerbait da.

Artearen sektorea, beste edozein sektoreen antzera, berrasmatu egin behar izan duzue. Sare sozialetan nahiko gogotsu zabiltzala ikusi dugu. Zure arte lanak edo erakusketak bertan zabaltzea gustuko duzu? Egin beharko nukeena baino %10a ere ez dut egiten. Momentu honetan, artearen mundua sare sozialetan mugitzen ari direnak, 40 urtetik berakoak dira. Hau da, sare sozialetan ibiltzen dakitenak. Orduan «ni son todos los que están, ni están todos los que son». Edonork montatu dezake marketing kanpaina bat. Udazkenean, José Luis Zumetari omenaldia egiteko Euskal Herriko Arte Garaikideko margolari asko bildu ginen, gehienak 60 urtetik gorakoak. Posta elektronikoa ere ez zuten. Ez dakit eurek nola egingo duten. Margolari hauek erakusketak egiten zituzten, nik ordea enkarguak egiten ditut, bai muralak etxeetan zein dendetan. Erretratuak ere egiten ditut. Jada erakusketak ez ditut egiten.

Azken urte hauetan, erakusketetan jendeak gauza oso politak esaten dizkizu, baina koadro guztiekin etxera itzultzen zara. Sentitzen det esatea, baina nire autoestima, artista bezala, «la tengo en su sitio». Ez dut inoren iritzia behar ondo margotzen dudala jakiteko. Guk ere jaten dugu eta fakturak ordaintzen ditugu. Jendeak ez du erosten. Orain artean, margolari askok euren arte lanen kopiak egin eta saltzen dituzte. Ni neu barne. Jendeak ez ditu margolan originalak erosten. Kopiak egiteko obrak sortzen dira eta besteak original bezala uzten dira.

Dena dela, klaseak ere ematen ditut, pertsonan edo online. Ikasgai guztiak grabatuta eta nire plataforman zintzilikatuta ditut, ikasleek edozein momentutan kontsultatu dezaten. 15 egunean behin nirekin geratzen dira eta zuzendu egiten diet. Gutxi gora-behera, sareekin moldatzen naiz eta bertan nire jarraitzaileei errokak proposatzen dizkiet, «Si yo me reto 100 días» adibidez. Margolari askok ordea, ez dituzte nik ditudan baliabide guztiak. Inbertsioa izugarrizkoa da eta saltzea ez da bat ere erraza.

Pandemia garaian, arte lan famatu askoren kopiak egin dira eta maskarillak ipini zaizkie, mugimendu moduko bat sortuz. ¿Arte lan famatu horiei maskarilla jartzea gizartea kontzientziatzeko beste era bat bezala ikusten duzu? Ez nekien hori existitzen zenik. Arteak gauza askotarako balio du, baina gizarteak momentu konkretuetan bakarrik ematen dio garrantzia. Hori ulertzen ez dudan zerbait da. Era horretako gauzak egiteko erabiltzen dute artea eta ez beste zenbait gauzetako. Berriro diot, horrek asko mintzen nau.

Arte lan famaturen bati maskarilla bat jarri beharko bazenioke, zein izango litzateke? Ez dakit. Momentu honetan ez dakit arte lan baten izen konkretu bat esaten, baina argi daukat konfinamendu garaian adierazpen-askatasuna asko galdu dugula. Frankismo garaian baino zentsura gehiago egon dela uste dut. YouTuben bideo bat igo eta kendu beharra izatea. Adierazpen-askatasuna eta aipatu ditudan gauza guztiak islatzen duten mural bat agian, baina lehengo hori beste guzti horien gainetik islatzen saiatuko nintzateke.

Zerk eman dizu indarra egoera honi aurre egiteko? Zortea dudala esango nuke. Normalean, egunero oso pozik esnatzen naiz. Oso gutxitan egoten naiz triste. Esan dudan moduan, oso bakarrik ibili naiz eta naturak asko lagundu dit. Urrutira juterik ez badut, furgonetarekin Izakun mendira juten naiz lo egitera. Beraz, lagunekin naturarekin kontatuan egotea esango nuke. Kofinamenduan nire lagunak hobeto aukeratu ditut. Azkenean, kontaktua ez edukitzean, nor axola zaidan eta nor ez jakito astia izan dut. Aldi berean, nori axola diodan eta nori ez jakiteko ere.