Sute batek bi hektarea belardi kaltetu ditu Artikutzan

Sua atzo 19:00ak aldera piztu zen. Artikutzako zaindari batek ohartarazi zuen sua zegoela Beltzuntza eta Gerasoko Ataka artean, Arantza udalerriaren mugatik gertu.

Sutea izan zela baieztatu ondoren, SOS Nafarroari abisua eman zioten eta dagokion dispositiboa martxan jarri zuten. 20:00ak aldera, Nafarroako Suhiltzaileak eta Goizuetako boluntarioak bertaratu ziren. Sua 21:45ak aldera itzali zuten.

Kaltetutako eremuan, bi hektarea inguru, larreak, oteak eta txilarrak daude. Ziurrenik sua belardietan hazten diren sastrakak erretzeko sortu zen.

Azken aldian, Nafarroako gobernuarekin batera, mota horretako lursailak modu kontrolatuan erretzea baimentzeko aukera lantzen ari da, kontrolik gabeko suak saihesteko, atzokoa bezala, kontrolik gabe heda daitezkeenak eta pertsonen eta finka naturalaren beraren segurtasuna arriskuan jartzen dutenak.