Osalaneko Uda ikastaroko inaugurazioan Lehendakariordeak langileen osasuna bermatuko duten politiketan parte hartzeko deia egin du

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak «lanean ari direnen osasuna bermatuko duten politiketan parte-hartze eta inplikazio handiagoa» eskatu du, eta horretarako «unea eta egokitasuna» dela ziurtatu du.

Mendiak Donostiako Miramar Jauregian inauguratu du Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen udako ikastaroa, «Aurrerapenak lan-arriskuen prebentzioan» izenburupean.

Bere hitzaldian, Lehendakariordeak enpleguan bizi dugun «aldaketa sakonen» unea aipatu du, «Denoi eskatzen baitigute, salbuespenik gabe, jarreretan eta erabakietan mugitzea». Hori dela eta, «Ikasturte honetan aurrerapenei buruz hitz egingo badugu, esan beharko dugu aurrera egin nahi badugu, baliabide gehiago emateaz gain, Estrategia berri bat diseinatzeaz gain, inplikazio eta parte-hartze handiagoa behar dugula gai honetan zeresana duten guztien artean».

«Horretarako unea da, eta horretarako aukera. Lan egiten dutenen osasuna bermatzen duten politiketan parte hartzea erantzukizun eta harrotasun bat da, eta orain arte politika horiek erabakitzen diren lekuetan parte hartu nahi izan ez dutenek ere parte hartu behar dute «, gaineratu du.