Gobernu Kontseilua Turtziozen bildu da

EITB.

Turtziozko Manifestuaren 85. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak bere ohiko bilera egin du gaur goizean Turtziozen. Manifestua Jose Antonio Aguirre Lehendakariak irakurri zuen 1937ko ekainaren 30ean erbestera jo aurretik. Egun hartan Euskadin antolatutako azken Gobernu Kontseilua egin zen. José Manuel Coterón Turtziozko alkateak hartu ditu Lehendakaria eta gainerako sailburuak, eta, ondoren, La Puente jauregira joan dira -erbestera joan aurretik lehen Eusko Jaurlaritza hartu zuen jauregia-, Gobernu Kontseiluaren bilera egiteko.