Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariak agur esan dio gaur arratsaldean Bilboko aireportuan Hego Amerikara abiatzen den gazte kooperante talde bati

Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Agurtzane Llano Bilboko aireportura joan da Hego Amerikara doazen 43 gazte kooperanteri agur esan dio garapenerako lankidetzako hainbat proiektutan laguntzeko.

21:05ean hegazkina aireratu da, eta loturen ondoren taldea Quito, Medellin, San Pedro Sula, Cajamarca, Chiclayo, Lima, Piura eta Trujilloraino eramango du. Helmuga guztietan parte hartuko dute euskal GGKEek hezkuntzaren, osasunaren, azpiegituren, haurrei laguntzearen eta abarren arloan garatzen dituzten proiektuetan.

Uztailaren 6tik 20ra bitartean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten gazteen beste partida batzuk izango dira, Afrika eta Ameriketara bidean.