Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Errezil inguruan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gaur goizetik desagertuta zegoen mendizale bat erreskatatu dute, Errezildik gertu (Gipuzkoa) istripu bat izan eta gero. Suhiltzaileek topatu dute ginona, 70 urtekoa, eta helikopteroz eraman izan da ospitalera, bertan artatzeko.

Ertzaintzak 70 urteko gizon bat erreskatatu du gaur arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Ezkurramendi mendiaren inguruan, Errezilen (Gipuzkoa). Mendizalea goizeko hamarrak aldera ikusi zuten azkenekoz, Iturriotz baserriaren eta San Juan ermitaren parean.

Gipuzkoako Suhiltzaileak eta Babes Zibileko dotazioak, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, Gurutze Gorria eta DYA hara bertaratu dira, baita Ertzaintzaren mendiko helikoptero bat eta herritarrak babesteko hainbat patruila ere, bilaketari ekiteko. Bilaketa hasi eta gutxira, suhiltzaileek gizona aurkitu dute, saihets-hezurrak ziurrenik hautsita eta hainbat ubeldurarekin.

Azkenik, Ertzaintzaren helikopteroak leku seguru batera eraman du zauritura, non anbulantzia bat zain zegoen Donostiako Ospitalera eramateko.