Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko dirulaguntza onartu du Zanbranako Lanos Gazteluko egiturak premiaz sendotzeko obrak finantzatzeko

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 300.000 euroko dirulaguntza onartu du Zanbranako Udalarentzat, Zanbranako Lanos Gazteluko egiturak premiaz sendotzeko proiektua finantzatzeko.

Defentsa-multzo hori Lanos muinoaren gailurrean dago, eta hainbat fasetan eraikitako sei elementuk osatzen dute: lau angeluko oinplanoa duen dorrea, hareharrizko harlanduz eta argamasaz egina; mendebaldetik dorre horri erantsitako solairu bakarreko eraikina; eta, azkenik, ixten ez diren lau harresi-lerro zentrokide. Azken lau defentsa-elementuak dorrea inguratuz artikulatzen dira, batez ere hego-ekialdetik, ipar-mendebaldean sakan natural batek osatzen baitu defentsa.

Eraikina hondatzen ari da etengabe, eta 2022an egindako memoria baten bidez ezarri da dorrearen eta haren egonkortasunaren eta harresiko horma-atalen esku-hartzeak direla premiazkoenak. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, euskal kultura-ondarearen babesa bermatzeko, 300.000 euro bideratuko ditu premiazko lan horietara.