Arrantza-sektoreko lan istripuak eta gaixotasun profesionalak

Txostenak, “Caracterización de la siniestralidad en la actividad pesquera-Año 2022” izenekoak,  akuikulturari buruzko datuak ere biltzen ditu. Horren helburua da lagungarri izatea sektoreko arriskuak identifikatu eta ebaluatzeko, eta, beraz, prebentzio-neurriak hartzeko bere ezbehar-kopuru handia murrizteko.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE), itsasoko arrantza, lan nekeza eta arriskutsuenetakotzat jotzen du. Sektore horretako  istripu larri eta hilgarrien tasak,  arrisku maila handia ere duten beste sektore batzuetakoak baino askoz handiagoak dira, hala nola nekazaritza eta eraikuntza. Espainian ere, arrantza, laneko ezbehar-kopuru handiena duten jardueren artean dago.

Sektorean 40.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute, eta lan-istripuen intzidentzia-indizea (II) estatuko batezbestekoa baino bi aldiz handiagoa da. Istripu kopuru handi horrek, gainera, beste sektore batzuetan baino larritasun handiagoko eta heriotza gehiagoko ezbeharrak ere eragiten ditu.

Ezbehar-kopuruaren datuak

2020an, sektorean,  lanaldiko baja eragin zuten 1.884 istripu gertatu ziren;  2019an baino %10 gutxiago. Horietatik %96,2 arinak izan ziren, %2,9 larriak eta %0,9 heriotzazkoak. Guztizkoaren %76 arrantzan kontzentratu zen eta gainerako %24 akuikulturan.

Informazio lortzeko, INSSTren txostenak hiru iturri hartu ditu kontuan: ‘Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren (MITES) estatistika urtekaria eta lan-istripuen parteen fitxategi informatizatua’, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak (ITSS) ikertzen dituen laneko istripu larri eta heriotzazkoei buruzko estatistikak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Istripu eta Itsas Jazoerak Ikertzeko Batzorde Iraunkorraren (CIAIM) istripu-txostenak.

Arrantza eta akuikultura, lanaldiko baja eragiten duten lan istripuen  (ATJT)  intzidentzia-indize (II) handiena duten jarduera ekonomikoen artean daude. Zehazki, sektorea hamabigarren postuan dago 5.392ko II-arekin (hau da, denboraldi jakin bateko istripu kopurua afiliatutako 100.000 langileko); jarduera guztien batez bestekoaren bikoitza (2.455,10). Lehen postua, antrazita, harrikatza eta lignitoa erauzteko jarduerari dagokio, 26.753,2ko II-arekin; bosgarrena, eraikinen eraikuntzaren sektoreari, 6.364,5eko II-arekin; eta, azkena, 87. postuan, programazioari, aholkularitzari eta horiekin zerikusia duten beste jarduera batzuei (102,3).

Denboran zehar, arrantza sektoreko istripuen intzidentzia-indizeak, beste jarduera guztietakoak baino gutxiago jaitsi dira. Izan ere, 2006tik 2018ra arte ia egonkor egon ziren. Bestalde, bateango II-ek 2012rarte eutsi zioten beheranzko joerari, 2006ko krisi ekonomikoarekin hasi zena, eta, gero, poliki-poliki goratz hasi  ziren 2018. urte arte.

Heriotzazko istripuei dagokienez, arrantzaren intzidentzia-indizea (II) urteetan zehar, ekonomia osoaren batez bestekoa baino askoz handiagoa da (45,80, 3,49 hurrenez hurren), bai eta eraikuntza sektorearena ere (9,81). Nabarmentzekoa da denboran zehar izan duen  bilakaera irregularra, itsas-istripu batzuek (iraulketak, talkak, abordatzeak, itsasontzien hondoratzeak, urez betetzeak eta suteak) hildako ugari eragiten dutelako eta ondorioz, gorakada handiak sortzen dira.

Gaixotasun profesionalak

2007-2020 denboraldian sektorean jakinarazitako 454 gaixotasun profesionaletatik, %94 (427 kasu) 2. taldeko patologiak dira (agente fisikoek eragindako gaixotasunak) eta gainerako %6a (27 kasu), beste agente batzuek  (biologikoak, kimikoak eta beste substantzia batzuk) eragindako gaixotasunei dagokie. Aipatutako 2. multzoaren barruan, guztirakoaren ia %77,  arazo muskulu-eskeletikoekin lotutako gaixotasunei dagokie (349 kasu), eta %17 (78 kasu) hipoakusiak dira.

Arazo muskulu-eskeletikoen ondorioz jakinarazitako gaixotasunen %90 inguru, besoaren erdiko eta alde distaleko, ukondoaren, besaurrearen eta eskuaren lesioek eragindakoak dira. Funtsean, hanturazko patologiak dira, hala nola epikondilitisa, epitrocleitisa, karpo-tunelaren sindromea eta eskuko eta eskumuturreko beste tendinitis batzuk. Horiei sorbaldako lesioak gehitzen bazaizkie -mangito errotadorearen tendoi patologiak nagusi-, arazo muskulu-eskeletikoak,  sektoreko gaixotasun profesionalen kasuen %97 inguru dira.