Komiki tailerrak Eibarren: aurreinskripzioa

Tailer hauek Martin Azpilikueta Iparraguirre eibartarrak eskainiko ditu.

Aurreinskripzioa, urriaren 1etik 21era, formulario honen bitartez.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Bigarren Hezkuntzako 1. mailara. Taldea izen-ematearen arabera osatuko da, parte-hartzaileen adina ahalik eta homogeneoena izan dadin saiatuz, betiere partaide-kopuru nahikoa lortzen bada.

Saioak euskaraz izango dira.

Egutegia: Azaroaren 9tik otsailaren 22ra, 15 egunetik behin, baldin eta gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat badago.

Tokia: Portalea

Edukiak

Aurreikusitako jardueren artean, gelan bertan egingo den lan teoriko eta praktikoaz gain:

  • Komiki irakurketa taldeak antolatuko dira Udal Liburutegiarekin lankidetzan.
  • Hileko komiki gomendatua eta iruzkindua.
  • Landa-koadernoa («Urban sketchers» motako jarduerak).
  • EHUko eta inguruko komikigileen hitzaldiak.
  • Taillarretan ekoitzitako materiala autoeditatuko da.
  • Ikasturte amaieran erakusketak egingo dira originalekin.