Euskadi liderra da Horizon berrikuntza-esparruko Europako funtsak erakartzen: 100 milioi 2021ean eta 1.528 milioi 20 urtetan. 2021ean ere 20 proiektu zituen abian, ERCk, Europako Ikerketa Kontseiluak, lagunduta, eta horiekin batera guztira 42 izan ditu

Euskadi liderra da europar programaren biztanleko itzulkinari dagokionez: 100 milioi euro baino gehiago lortu ditu 2021. urtean. Azken 20 urteotan 1.528 milioi euro eskuratu ditu.

Euskadi autonomia-erkidego aitzindaria da Horizon Europe programatik lortutako biztanleko itzulkinari dagokionez. 2021. urtean 100 milioi euro baino gehiago erakarri zituen. Horizon Europe programa giltzarrizko tresna bilakatu da Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntza arloko jardueretarako.

Programa honen barruan, berariaz aipatzeko modukoak dira ERC laguntzak, ikerketa ezagutzaren mugan jarraitu nahi duten edozein nazionalitatetako eta edozein adinetako ikertzaileei laguntzea xede dutenak. Egun, nazioartean aldarrikatutako bikaintasunaren adierazle bihurtu dira, horietara atxikitako proposamen kopuru handiari nahiz ebaluazio-prozesu zorrotzari erreparatuta. Euskadin, 42 ERC proiektu garatu dira guztira, eta horietatik 20 ERC indarrean daude orain.

informazio gehiago