Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezien eta salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak laster aldatuko direla iragartzen da, merezimenduak alegatzeko epearen iraupen berria ezartzeko

Datorren ostegunean, urriak 27, argitaratuko da EHAAn Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu bat, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezien eta salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak aldatzen dituena.

Aldaketa horrek merezimenduak alegatzeko epeari egiten dio erreferentzia, eta 20 egun baliodunekoa izango da.

Beraz, IVAPeko zuzendariaren ebazpen berri baten bidez, merezimenduak alegatzeko gaur egungo epea, urriaren 28an amaitzen dena, azaroaren 14an amaituko dela onartuko da.