Unibertsitateak sariak banatu ditu hezkuntzaren kalitatea aitortzeko

Ostegunean, urriak 27, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan sari banaketa egin da, Docentiazko programan bikain kalifikazioa lortu duten irakasleei, erakunde gisa akreditatutako zentroei eta Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko ebaluatzaileei saria emateko.

Ekitaldia IKD Jendartea 2002 jardunaldiaren barruan kokatzen da, bi urteko etenaldiaren ondoren berriro egiten den ekitaldia. Ekimen honen helburua IKDi3 ereduari buruzko hausnarketa bultzatzea eta hezkuntza berrikuntzaren inguruan lan egiten dutenentzako topagune izatea da.

Jardunaldi hau errektoretza eta zuzendaritza ezberdinen arteko lanaren ondorio da: Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordetza, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetza eta Idazkaritza Nagusia.

Erronka berrien aurrean IKDi3 eredua ‘izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitateak bi gai nagusiri buruzko hausnarketa bultzatu nahi du: zeintzu dira unibertsitatearen erronkak gaur egun, kokaturik gauden gizartearen eskakizunei erantzuterako orduan eta zein estrategia edo tresna ditugu unibertsitatean erronka hauei erantzuteko, hau da, nola ari gara erronka hauei erantzuten.

Bestalde, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle den Daniel López-ek “Erronketan Oinarritutako Meodologia”-ri buruzko hitzaldia eman zuen. Proiektuetan edo Arazoetan Oinarritutako Metodologiatik haratago, metodologia honek ikaslea gizarteko erronka erreal baten aurrean kokatzen du. Erronka honi, diziplinarteko ikuspegi batetik, erantzun erreal bt eman behar zaio.

Gainera, berrikuntza proiektuen erakusketa bat antolatu dute posterren bidez, IKDi3 Laborategiak eta Campus Bizia Lab, hain zuzen. 45 proiektuetako lana ikusgai daudela Zientzia Fakultateko Grande Salle-n.

Hezkuntza-eredu propioa

IKD eredua 2010. urtean jarri zen martxan Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016an, gizartearen eta, konkretuki, Agenda 2030ak planteatzen dituen eskakizun berriei erantzute aldera, IKDi3 estrategia definitu zen. “Orduz geroztik urte batzuk pasatu dira eta gizartea aldatzen ari da, zer esanik ez azken bi urte hauetan. Ondorioz, gure hezkuntza eredua erronka berrien aurrean aurkitzen da”, Elena Beloki Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuko zuzendariak ziurtatu du.