«European Mid Life Skills Review» europar proiektua zabaltzeko saioa egin zen Kursaalean joan den urriaren 28an

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, E-MLSR (European Mid Life Skills Review – «Europa mailako adin ertainerako gaitasunen berrikuspena») proiektuaren bazkide laguntzaile moduan, Kursaalean, 2022ko urriaren 28an, informazio saioa antolatu du. Proiektu hau Erasmus + programak finantzatua da eta «Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» finantzaketa-azpiprogramaren barruan kokatzen da. Informazio saio hau Prospektikerrekin (Donostia) batera antolatu da, proiektuaren bazkide dena.

Saio honen helburua, lan merkatuko eragileen artean azken bi urtetan landu dugun proiektuaren emaitzen berri ematea izan da. Proiektu honetan jorratutako gaien artean jada martxan den Value My Skills tresna hobetzea izan da. Tresna hau 2019an sortu zen adin ertainerako trebetasunak berrikusteko Erasmus + proiektuaren barruan eta E-MLSR proiektuko bazkide eta lider den Trade Union Congress (TUC) erakundearen, Londresen (Erresuma Batua) egoitza duena, web orrian kokatzen da. Hobetu dugun tresna hori saio honetan aurkeztu dugu.

Bilera Helsinkin (Finlandia) egoitza duen Työväen Sivistysliitto (TSL) gure bazkideen eskutik egin zen. Helburu nagusia Universita ‘degli Studi di Milano-Bicocca (Italia) unibertsitateak egindako azterketa estatistiko sakon baten emaitzak bertatik bertara ezagutzea izan zen. Ikerketa horren helburua okupazio-profileko tresna bat garatzea zen, erabiltzaileek/ikasleek ikus zezaten beren trebetasunak bat datozela hainbat lanbidetarako beharrezkoak diren trebetasunekin. Horretarako, ESCO (European Skills/Competencies, Qualificactions and Ocupations) Europar Batasuneko eskumenak sailkatzeko sistemarekin eta Okupazioen Nazioarteko Sailkapen Uniformearekin (CIUO) lotuko da.

Puntu horretaz gain, proiektu honen haritik Lanbidean garatuko dugun proiektuaren berri eman dugu saioan. Proiektu horren helburua lanbide ezberdinetan lan merkatuak eskatzen dituen konpetentziak ebaluatzeko zerbitzu bat garatzea da.

Proiektu honetan, azken bi urteetan, honako erakunde hauekin lan egin dugu: Prospektiker (Euskal Autonomia Erkidegoa), National Learning and Work Institute (Erresuma Batua), Saffron Interactive (Erresuma Batua), The University of Exeter (Erresuma Batua), Workers Educational Association WEA Finland/Työväen Sivistysliitto (Finlandia), Universita’ degli Studi di Milano-Bicocca (Italia) eta West University of Timisoara (Rumania).