Euskaraldiak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko 50 langile inguru bildu ditu Lakuan

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko plantillako 50 bat lagunek euskararen alde eta Euskaraldia ospatzearen alde agertu dira gaur goizean. Familia-argazki handi bat egin dute parte-hartzaileek Lakuako atean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.

Beatriz Artolazabal sailburuak ere parte hartu du argazki horretan, eta “gure ondarea zaintzearen” garrantzia nabarmendu du, eta balioa eman dio “gure ahalegin guztia gure hizkuntza erabiltzen” dugunon lanari eta konpromisoari. “Euskaraz hitz egitea, zaintzea eta indartzea herri gisa dugun betebeharra da”, esan du.

Euskaraldiak euskaraz komunikatzeko deia eta gonbita egiten die herritarrei, maila edozein izanda ere, eta euskal gizarte osoa inplikatzen du bere esparru guztietan: Udatelan, kiroletan, gizartean, lanean… Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatzen da.

Aurreko edizioetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak parte hartu du ekimenean, eta haren lehen ekintza gaurko familiaren argazkia izan da.