Publiko ugari Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean

Joan den ostiralean, azaroaren 4an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko filmen proiekzioak. Publiko ugari bertaratu da aurtengo ediziora; ikusle kopururik handiena azken bederatzi urteetan.

Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 12.834 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 8.246 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste urriaren 29an, larunbatean, egindako tailer, kalejira eta antzerkian, eta erakusketetan.

Guztira 21.080 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 6ra arte.

Astea dela-eta antolatu diren 5 erakusketek zabalik jarraitzen dute:

  • Fuego Fatuo – Ulertezinaren bestiarioa
  • Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
  • (azaroaren 13ra arte)
  • Tito Saavedra
  • TOPIC – Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
  • (azaroaren 13ra arte)
  • Euskadi Fantastikoa 18 – Arantza Sestayo
  • Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
  • (azaroaren 19ra arte)
  • Odol tinta – Banpiroari omenaldia
  • Intxaurrondo K. E.
  • (azaroaren 30era arte)
  • Zinema itsasoak
  • Euskal Itsas Museoa
  • (urtarrilaren 8ra arte)