Lanbidek Arabako LHko enplegagarritasun-jardunaldietan parte hartuko du

Gasteizko Europa Jauregian Arabako LHko enplegagarritasun-jardunaldiak egingo dira azaroaren 29an eta 30ean. Enplegu-bilaketa aktiboan dauden lanbide-heziketako tituludunei eta lan-merkatuak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu nahi dituzten LHko ikasleei zuzendutako ekitaldia da.

Jardunaldiak bi zatitan banatuta daude. Alde batetik, azaroaren 29an, LHko ikasleei zuzendutako enplegagarritasun-hitzaldi eta -tailerren programa bat izango da. Ikasle horiek ikasketak egiten ari diren ikastetxean izena eman beharko dute aldez aurretik. Horrez gain, Lanbide Heziketaren enplegarritasunari buruzko mahai-ingurua egingo da; bestalde, Gamarrako Ostalaritza Eskolak showcooking bat antolatu du. Jardunaldiaren xehetasun guztiak(PDF, 157 KB)

Bestalde, azaroaren 30ean enplegu-azoka egingo da 16:00etatik 19:00etara. Enplegua aktiboki bilatzen ari diren LHko tituludunen eta enpresen arteko topagunea da. Lanbide-heziketako titulazioa duten profesionalak eskatzen dituzten hainbat sektoretako 15 enpresak parte hartzea aurreikusten da. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.