Helduak Zabaltzen programaren helburua da EAE-ko beste udalerri batzuetara zabaltzea Eibarren eta Erandion adinekoentzako zentro sozialak hobetzeko garatutako esperientzia pilotuak

Eibarren parte hartzeko tailer bat izan da, herritarrentzako zabalik egon dena; hartan, adinekoentzako zentro sozialetan identifikatutako premiak, lehentasunak eta hobekuntza-proposamenak identifikatu eta aztertu dira.

Topaketa Helduak Zabaltzen programan sartzen da; hura Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpen-ek sustatutako ekimena da, eta helburu du adinekoentzako zentro sozialen eredua eraldatzeko eta egokitzeko bide ematea, bai eta haiek digitalizatzeko prozesua erraztea ere.

World Coffee metodologiaren bidez, espazio atsegin bat sortu nahi da eta, hartan, talde txikietan elkarrizketan jardutea sustatu; hala, metodologia horren bidez, adineko erabiltzaileek, elkarteek, Eibarko Udaleko teknikarien ordezkariek eta eremu politikoko ordezkariek elkarrizketan jardun dute, eta erronka eta identifikatutako hobekuntza-proposamenen inguruan hausnartu dute. Zentro horiek egungo eta etorkizuneko adinekoen premietara egokitzeko, 2022ko apiriletik, esperientzia pilotuak daude abian Eibarren eta Erandion. Erandion ere antzeko ezaugarriak izan zituen topaketa bat antolatu zen joan den astelehenean, azaroaren 28an.

Helduak Zabaltzen programaren helburu da esperientzia horiek EAEko gainerako udalerrietara zabaltzea, modu kolektiboan eta parte-hartzailean sortzeko adinekoentzako zentro sozialak hobetzeko ekintza anitz, sortzaile eta berritzaileen ideiak, akordioak eta bideak.

Gaur arte identifikatutako erronketako batzuk, besteak beste, honako hauek dira: adinekoen belaunaldi berriak erakartzea, zentroen arteko koordinazioa hobetzea edo adinekoen eta zentroen beren ikuspegi estereotipatuaren aurka borrokatzea.

Asteon egin diren bi tailerrez gainera, abenduaren 16an, udalen arteko topaketa tekniko bat ere egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian.