Baigene: “Kirol-errendimendua hobetzen dugu eta bezeroarentzako bizimodu osasungarria lortzen dugu informazio genetikoaren bidez”

Baigene duela ia hamarkada bat sortu zen kirol-errendimenduan bikaintasuna lortzeko eta, bezeroen informazio genetikoaren bitartez, pertsonen ongizate eta bizitza osasungarri handiena lortzeko helburuarekin. Nola lortzen da hori? 

Oso tresna berritzaileak erabiltzen ditugun enpresa bat gara. Horiek bezero bakoitzari buruzko informazio paregabea ematen digute, ariketa fisiko eta nutrizio ahalik eta pertsonalizatuena diseinatu ahal izateko. Horri ‘Baigene metodoa’ deitzen diogu.  

Bere lana pertsona bakoitzaren DNAn oinarritzen da. 

2013tik, ariketaren eta kirolaren arloan eta nutrizioaren arloan prozesu metabolikoekin lotutako geneetan dauden faktoreak aztertzen ditugu. Adibidez, mantenugaien asimilazioaren proteinak adierazteko ardura duten geneak, ariketa baten ondoren nola berreskuratzen garen, intolerantziak, eta abar. Gure lana ez da inoiz gelditzen, etengabe eguneratu beharreko zerbitzu baten abangoardian baikaude. 

Zer ekarpen egiten dio ‘Baigene Metodoak’ bezeroari? 

Gure metodoa ariketaren eta kirolaren pertsonalizazioaren adierazgarri nabarmena da, eta bezeroaren % 100eko balorazioan oinarritzen da, teknika berritzaileen bidez eta gure diziplina anitzeko taldearen esperientziarekin. Ariketa fisikoa ahalik eta gehien murrizteko diseinatuta dago, astean 30 minutuko saioekin, bezero bakoitzarentzat ariketa osasungarriaren gutxieneko dosi bat bermatuz. 

Norentzat dago zuzenduta ‘Baigene Metodoa’? 

Funtsean, bizi-kalitatea hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Merkatu hori gure bezeroen % 80 da. Denbora askorik ez duten pertsonak dira, baina badakite oso garrantzitsua dela astero ariketa batzuk egitea haien neurrira egindako nutrizioarekin. Gainerako % 20a errendimendu-helburua duten bezeroak dira, eta hori hobetzeko metodoa erabiltzen dute, entrenamendu-bolumena murriztuz eta gustatzen zaien kirola modu osasungarriagoan eginez. 

Berrikuntzaren aldeko apustua egin du enpresak bere zerbitzuak hobetzeko?  

Etengabe berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu. 2013an test genetiko berritzaile bat sortu genuen, eta, une horretatik aurrera, metodologia bakar bat erabiltzen dugu, etengabe hobetzen ari dena pertsonen bizi-kalitatea handitzeko. 

Zenbat langile ditu gaur egun Baigenek? 

Zortzi langile gara, eta 2023an plantillan 15 langile izatea aurreikusten dugu, Gasteizen eta Bilbon zentro berriak irekiko baitira. 

Zein merkatutan jarduten duzue? Epe laburra-ertainera merkatu berrietan sartzeko asmoa duzue? 

Gaur egun gure merkatua nazionala da. Baina badugu nazioartean irekitzeko moduko egitura bat, BaigeneLAB bat baitugu Bareinen. Eta, handik, operatibitate ona lortu genuen Ekialde Hurbilean zentro gehiago irekitzeko. 

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.