41 kilometro baino gehiagoko bizikleta ibilbideak Funes, Peralta, Faltzes eta Martzilla lotuko ditu

41 kilometro baino gehiagoko bizikleta ibilbideak Funes, Azkoien, Faltzes eta Martzilla herriak lotuko ditu. Hala iragarri du gaur Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Cirizak, bizikleta ibilbidea egingo den eremura egindako bisitan. Jarduketa Lurralde Kohesiorako Departamentuak sustatutako bizikletentzako azpiegiturak eraikitzeko laguntzen deialdiaren barruan sartzen da, eta 422.577,16 euroko inbertsioa izango du; horietatik 360.000 euro Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu, eta gainerakoa inplikatutako udalen kontura izango da.