Nafarroako ekonomia % 4 hazi zen azken hamarkadan, pertsona migratzaileen ekarpenari esker

Nafarroako Foru Komunitateak migratzaileentzako zerbitzu publikoetan inbertitzen duen euro garbi bakoitzeko, foro ekonomia bi euro gehiago aberasten da. Hori da Nafarroako Gobernuak gaur aurkeztu duen “Nafarroako Foru Komunitateko pertsona migratzaileen eragin ekonomiko eta demografikoari buruzko txosten” zabalaren ondorio nagusietako bat. Red2Red aholkularitza-enpresak modu independentean egin du txostena.