Administrazio eta entitate publiko eskudunek itsasadarraren erabilerari eta garapenari buruzko asmoen protokoloa sinatu dute Bilboko udaletxean

Bilboko Udaletxean, gaur goizean, Estatu osoan aitzindaria den hitzarmen bat sinatu da, oso garrantzitsua uriaren eta Itsasadarraren etorkizunerako. Izan ere, natura inguru horri buruz eskumenak dituzten administrazio eta entitate publiko guztiek sinatu dute Udaletxeko Arabiar Aretoan Nerbioi-Ibaizabal arroan eta Cadagua arroan Bilboko uritik igarotzen diren tarteen Erabilerari eta Garapenari buruzko Asmoen Protokoloa.

Hitzarmena sinaturik, Itsasadarrari buruz eskumenak dauzkaten erakunde eta entitate publikoek agerian jarri dute Bilboren desafio nagusietako bat, hau da, uriaren eraldatzea eta garapen jasangarria indartzea aurrerantzean ere; eta, horretarako, hain zuzen, Nerbioi-Ibaizabal arroak eta Cadagua arroak zeresan estrategikoa dute».