Pasealeku Berria erabat itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, ekainera arte

Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak hasiko direnez, datorren astelehenetik, otsailaren 6tik aurrera, Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako, datorren ekainera arte.

Segurtasun-arrazoiak direla eta itxi behar da; izan ere, azken hilabeteetan luizi batzuk gertatu diren mendi-mazela baten gainean obrako kamioiak ibili dira, eta, ondorioz, hormigoizko horma bat jarri behar izan da babes-neurri gisa.

Otsailaren 1ean zuinketa-akta sinatu zen eta 726.000 euroko aurrekontua duen obra astelehenean, hilak 6, hasiko da.

Artículo anterior