Donostiako Udalak omenaldia egingo die 1978an demokraziaren lehen udal kudeatzailetzatik udaleko zinegotzi izan diren eta diren emakume guztiei.
Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, ekitaldi honen bidez demokraziako udalbatzetan parte hartu duten 60 emakume ingururen lanari balioa eman nahi zaio. “Kolore politiko eta ideia desberdinak, baina gure gizartean aurrerapauso bat eman eta donostiarren bizitza hobetzeko lan egin izanaren ezaugarri komunak dituzte emakume hauek”, adierazi du alkateak.
Ekitaldia datorren asteartean, hilak 7, izango da, Emakumearen Egunaren bezperan, eta helburua da demokraziako udalbatzetan parte hartu duten emakume guztiei eskerrak ematea, espazio publikoan eta erakundeetan emakumeak ikusarazteko egindako lanagatik.
HAZI, BIZI, IRAUN – LAS VOCES tituloarekin, omenaldia asteartean izango da, martxoak 7, 18:00etan, Udaletxeko Udabatza Aretoan. Omendutako zinegotzien ordezkaritza zabala eta erakundeetako ordezkariak bertan izango dira.
Ekitaldia herritarrei irekita egongo da lekua bete arte.