Gazte Up enplegu eta prestakuntza jardunaldiaren edizio berria martxoaren 28an

Martxoaren 28an, Gazte Up Enplegu eta Gazteria Jardunaldiaren edizio berria egingo da EHUko Bizkaia Aretoan. Lanbideren aldetik, Gloria Mugica erakundeko zuzendari nagusiak jardunaldiaren irekiera egingo du. Horrez gain, Maite Martínez Granadok, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendariak, Gazteak eta enplegu aukerak. Nola laguntzen dizue Lanbidek zuen laneratzean? hitzaldia emango du.

Jardinaldiaren egitaraua tailer eta hitzaldi sorta bat izango da. Bertan, eguneroko arrakastarako komunikazio-gakoak, talentuaren kudeaketako jardunbide egokiak, adimen artifiziala eta etorkizun profesionalerako beste tresna batzuk jorratuko diren, baita gehien eskatzen diren profil profesional berriak ere.