Borja Soroa (Pevasa): “Eraldaketa digitala erronka handia da oraindik arrantza-industrian”

Familia enpresa bat da Pevasa, Bermeon kokatua eta arrantza sektorean diharduena, 60 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Borja Soroa, CEOa, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkarte Nazionaleko (ANABAC) presidentea eta Euskal Herriko Itsas Foroko lehendakariordea da. Elkarrizketa honetan, Soroak euskal arrantza-ontzidiak eraldaketa digitalarekiko duen jarrera azaltzen du” Nekez ari gara egokitzen. Normalean tamaina txikiko enpresak gara, familiakoak, eta osagai teknologikoa, batez ere,  arrantza-detekzioaz arduratzen da. Arrantzaren esparruan lan egin nahi duten profesionalak sartzeko erronka dugu, eta digitalizazioari dagokionez enpresen pentsamolde aldaketa behar dugu. 

Beste gai bat, energia- eta ingurumen-eraldaketa da, industriak uste baitu Europako erregulatzaileak gehiegizko presioa egiten duela. “Atmosferara karbono dioxido gutxiago isurtzea edo gutxiago kontsumitzea nahi dute. Baina, aldi berean, erregaietan zerga-karga oso handia ezartzen digu, eta horrek asko zailtzen du enpresek baliabide teknologikoetan edo kontsumoa murrizteko irtenbide berritzaileetan inbertitzeko finantza-gaitasuna izatea. Erronka bat izaten jarraitzen du, baina ez dugu behar besteko babesik”, Borja Soroaren esanetan. 

500 profesional inguru ditu Pevasak eta arlo hauek lantzen ditu bere arrantza-jarduerari teknologia berriak aplikatuz, “Duela gutxi, Blockchain aplikaziorako eta gure harrapaketak egiaztatzeko proiektu bat garatu dugu, erosleari teknologia horren bidez arrain horiek guztiek trazabilitatea bermatuta dutela ziurtatu eta segurtasuna emango dion sistema bat eskaini ahal izateko. Bestalde, Big Datan laguntza ematen diguten kanpoko enpresekin ere ari gara lanean, jokabide jakin batzuk nola aurreikus daitezkeen ikusteko, edo hainbat ekitaldiei aurrea hartzeko”, azaldu du konpainia bizkaitarreko CEOk. 

Borja Soroa BECen oraintsu egin den World Maritime Week kongresuan parte hartu du, eta gai horien inguruan hitz egin du ´Trantsizio berdea eta digitala Portuetan. Arrantza: Europako arrantza-flota, Batzordearen legediaren arabera. Portuak energia-zentro gisa ´ izeneko mahai-inguruan.    

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.