Barakaldoko Udaltzaingoak lapurtzeagatik atxilotutako bi gazte espetxeratzeko agindu du epaileak

PRUEBA

Barakaldoko Udaltzaingoak atxilotutako bi gazteak espetxeratzeko agindua eman du epaileak, gizon baten kateari tinka eginda urrezko hainbat objektu lapurtzeagatik, Ángel Madrazok zuzentzen duen Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloak jakinarazi duenez.

Gertakaria igande arratsaldean izan zen, Lasesarre auzoan. Lapurretako batek gizonarengana hurbildu, eta tinka egin zion lepoan zeraman urrezko kateari. Hala ere, gazteak ez zuen kate osoa eramatea lortu, baina kate horrek zeraman urrezko domina eta alergiak identifikatzeko plaka eskuratu zituen.

Lapurreta egin ondoren, lapurrak konplize batekin  egin zuen ihes udalerriko erdigunerantz. Bi minutu geroago, biktimak gertatutakoaren berri eman zion inguruan zaintza-lanak egiten ari zen Udaltzaingoko patruila bati.

Ertzainek bi susmagarriak aurkitzeko operatibo bat jarri zuten martxan. Azkenik, aurkitu eta epailearen esku jarri zituzten, eta epaileak espetxeratzea erabaki zuen.