Martxoan 3.104 langabe gutxiago izan dira eta hilaren amaieran 109.192 langabe izan dira

PRUEBA
  • 2008ko abendutik lehen aldiz dago langabezian 110.000 pertsona baino gutxiago
  • Kontratazio mugagabea mantendu egin da; formalizatutako kontratu guztien % 27,64 mota horretakoak dira

Martxoan 3.104 langabe gutxiago izan dira Euskadin (% 2,76); orotara 109.192 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera. Duela urtebete baino 7.893 langabetu gutxiago daude. Gainera, 2008ko abendutik lehen aldiz dago langabezian 110.000 pertsona baino gutxiago, 2013ko martxoan Euskadin erregistratutako langabeen kopuru handiena (179.341) baino hamar urte geroago.

Kontratazioari dagokionez, beste hilabete batez nabarmendu da kontratazio mugagabea, guztizkoaren % 27,64 izanik. 60.744 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 16.787 izaera horretakoak izan dira. Urte arteko balantzean, eta lan-erreformaren ondorioz kontratazioak egonkortu diren arren, eta, beraz, haien bolumen globala murriztu den arren, 2022ko hil berean baino % 9 gehiago dira.