Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbidek 15,3 milioi eurora arte zabaltzea enplegua mantentzeko konpromisoa duten mikroenpresentzako laguntzak, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren eta Europar Batasunaren Next Generation funtsen esparruan

PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lanbidek 2,4 milioi eurotan handitzea mikroenpresei enplegua mantentzeko laguntza-programa, jasotako eskaeren bolumen handiaren ondorioz. Europako funtsei lotutako kopuru hori orain arte emandako 12,9 milioiei gehitzen zaie, eta ekintzailetzari eta trantsizio ekologiko eta digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresei lagundu nahi die.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio «Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programaren baliabide ekonomikoak gehitzea, Europar Batasuna–Next GenerationEUk finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Informazio gehiago

EIES