Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik inauguratu du Miramar Jauregian (Donostia) egin diren Europar Batasuneko (EB) Zuzenbidearen aplikazio judizialari buruzko jardunaldien bosgarren edizioa. IVAPek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Erasmus+ erakundeak, UPV/EHUk eta Ideir Institutuak antolatu dute ekitaldia, eta euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei eta karrera judizialeko kideei zuzenduta dago.
Sailburuak azpimarratu duenez, Europako Zuzenbidearen aplikazioak Estatuko epailea posizio berezian jartzen du, eta, beraz, beharrezkoa da hura garatzeko eskumena dutenei etengabeko prestakuntza ematea. „Eta, horrekin bat etorriz, gure administrazio publikoetan Zuzenbidea aplikatzen dutenei etengabeko prestakuntza ematea ere eskatzen du, izan ere, erakunde eta justizia egitura hori guztia kontuan hartu behar dute beren jardueretan“, gaineratu du.