Erizaintzako profesional berriak hartzea

ESIak opor-aldian gure erakundean lan egingo duten erizaintzako kategoria guztietako profesionalei harrera egiteko ekitaldi bat antolatu du. Ekitaldian, erakutsi diete zer aukera dakarzkien gure erakundean lan egiteak –erreferentea da gure autonomia-erkidegoan eta hortik kanpo–.

Gure ESIan lan egingo duten profesionalek aukera izango dute erreferentziakoa den, espezializazio handia duen eta pazientea tratatu eta zaintzeko azken teknologiak eta soluzioak (historia kliniko elektronikoa, appa, ZBTko taldea, ECMOa, zauri konplexuen PAEa, ostomien PAEa, OLEa) erabiltzen dituen erakunde batean lan egiteko. Gainera, ezagutzak eguneratu ahalko dituzte, prestakuntza-ikastaroak egin ahalko dituzte… eta jarraipen pertsonalizatua izango dute sartzeko prozesuan, gainbegiraleen eta erizain klinikoen bidez, prestakuntzaz haraindiko lidergora bideratuta eta pazienteen emaitzak ardatz hartuta.

Gainera, lana ebidentzian oinarritutako praktikan integratzeko aukera ematen duten kalitatezko programetan (BPSO, Joint Commission, Nursing Research Challenge) parte hartu ahal izango dute, bai eta ikertu ere.

Espero dugu profesional horiek gustura egotea gurean, bai pertsonalki, bai profesionalki. Ongi etorri!