Erreklamazio-orriak eduki eta iragarri behar direla gogorarazi du Kontsumobidek

Erreklamazio-orriak kontsumitzaileen eskubide bat dira, beren eskubideak defendatzeko eskura duten lehen tresna baitira. Hori dela eta, erreklamazio-orriak paperan edukitzea betebeharra da kontsumitzaileei produktuak edota zerbitzuak saltzen dizkieten establezimendu guztientzat.

Gainera, jendeari kartel elebidun bat erakutsi behar diote, ondo ikusteko eta irakurtzeko moduan, honako hau dioena: «Existen hojas de reclamaciones a disposición de quienes las soliciten/Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio-orriak«. Mezu horren letren tamaina, gutxienez, zentimetro batekoa izan behar da.

Arau-hauste zehagarriak dira kontsumitzaileei eta erabiltzaileei erreklamazio-orriak ez ematea, ez edukitzea edo behar bezala ez iragartzea.

Erreklamazio-orriak online edo Kontsumobideren bulegoetan eskura daitezke.