WebCam-a Ereagan WebCam-a Ereagan

Bizkaiko kostaldeko hondartzetan aisialdiko igeriketa segurua eta autonomoa sustatzeko helburuarekin, Igeribideak ekimena jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak.

Proiektuaren barruan, Getxo udalerri pilotuetako bat da, eta, horregatik, Ereaga hondartzak eremu balizatu bat du modu seguruan igeri egiteko.

Gainera, itsasoaren baldintzak zuzenean kontsulta ditzakezu webcam honen bidez:

Ereagako turismo-bulegoaren aurrean eta Algortako portu zaharreko hondartzarako sarbidean, itsasoko igeriari eta Igeribideak proiektuari buruzko informazio interesgarria kontsulta daiteke.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak badu webgune bat gomendioak, ekimenari atxikitako hondartzak eta itsasoan igeri egiteko behar den guztia jakinarazteko: Igeribideak.