Donostia, garbitegi batean lapurtzen saiatzeagatik atxilotua

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, Gipuzkoako hiriburuko garbitegi batean lapurtzen saiatzearen akusaziopean. Atxilotua osasun-zentro batera eraman behar izan dute ezkerreko eskuan zuen ebakia artatzeko. Atxilotuak ihes egitean utzi duen odol-arrastoari esker, aurkitu eta atxilotu ahal izan dute.

Gaur, astelehena, goizaldeko ordu biak pasata, herritar batek ohartarazi du Donostiako establezimendu batean lapurtzen saiatzen ari zirela. Ertzaintzaren zenbait patruila bertaratu dira lekukoak adierazitako tokira, eta egiaztatu dute garbitegi bateko kristala apurtuta zegoela eta odol-arrastoak zeudela. Itxuraz, ustezko lapurrak ebakia egin zuen eta odol-arrastoa uzten ari zen. Odol-arrastoak 500 metrora dagoen sasitza bateraino eraman ditu agenteak eta bertan ezkutatuta aurkitu dute ustezko lapurra. Agenteek susmagarria atxilotu dute, indarkeriaz egindako lapurreta-delitua leporatuta.

Atxilotua, 36 urteko gizonezkoa, osasun-zentro batera eraman dute, ezkerreko eskuan zuen ebakia artatzeko, eta, ondoren, polizia-dependentzietara. Hurrengo orduetan eramango dute epailearen aurrera.