Hezkuntzak iragarri duenez, Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko ikasleak ikastetxean egingo dute 2023-2024 ikasturtea

Hezkuntzak gaur jakitera eman duenez, Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko ikasleek Iruñeko zabalguneko institutuaren eraikinean egingo dute 2023-2024 ikasturtea.

Iruñeko alkateak Zangoza kaleko lurpeko aparkalekuaren proiektuko lanak bertan behera uzteko erabakia ezagutu ondoren, Hezkuntzak ikastetxeko zuzendaritzari jakitera eman dio bertako Batxilergoko hamabi taldeak bere ikasgela-eraikinean mantendu ahal izango direla 2023-2024 ikasturtean.

Departamentuak ikasgelak eta esparru osagarriak gaitu zituen la Milagrosa auzoko Paderborn-Víctor Pradera ikastetxean, hala Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko ikasleek hurrengo ikasturtea baldintza pedagogiko egokiekin garatu ahal izan zezaten, haien ikasgelak Zangoza kale aldera baitaude eta aparkalekuaren lanak institutuko fatxadatik zentimetro eskasera garatzekoak ziren. Lekualdatze hori egin zitekeen, zeren Paderborn ikastetxeko ikasleek datorren ikasturtean Departamentuak Lezkairuko Sotoan eraikitako ikastetxe berria estreinatuko dute.

Une honetan, eta aparkalekuko obrak bat-batean bertan behera geratu ostean, Hezkuntzak derrigorrez itzuli beharko ditu altzari, ekipamendu eta hornikuntza osagarriak Plaza de la Cruz BHIko jatorrizko eremuetara; operazio hau datozen egunetan burutuko da.

Hezkuntza departamentuak gogorarazi du hezkuntzarako eskubidea oinarrizko eskubide bat dela Konstituzioaren arabera, osasun baldintza optimoetan egin beharrekoa, kalitate pedagogikoaren erabateko bermearekin kontatuz.