Nafarroako Ogasunak 2.461 milioi euroko bilketa metatuarekin amaitu du uztaila

Nafarroako Foru Ogasunak uztailean metatutako bilketa likidoa 2.461,4 milioi eurokoa izan da, 2022ko uztailean sartutako 2.020,2 milioi euroen aldean. Horrek esan nahi du % 21,8ko igoera izan dela urte arteko terminoetan, hau da, bilketa metatua %19,0 igo dela eta itzulketak %13,6 hazi direla.