Alex Santesteban nafarrak Gdanskeko (Polonia) Euroskills lehiaketan parte hartuko du, bertan 22 espezialitatetako LHko Europako ikasle onenak bilduko dira

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak Alex Santesteban Opaca ikasle nafarrari harrera egin dio gaur. Alex Santesteban Opaca CNC-Fresado espezialitatean arituko da Europako Euroskills lehiaketan. Bertan, irailaren 5etik 9ra Poloniako Gdansk herrian bilduko diren Lanbide ikasleekin izango da, zeinak hainbat espezialitate profesionaletan lehiatuko diren.