Irakurleen Txokoan izena eman daiteke

Ikasturte berriarekin batera, Azpeitiko Udal Liburutegiak, Irakurleen Txokoa, haurren irakurketa kluba martxan jarriko du berriro.

8-12 urte bitarteko haurrei (LH3-LH6) zuzendutako ekimena izango da, eta hilabetean behin elkartuko gara liburutegian. Izena ematen dutenen kopuru eta adinen arabera antolatuko dira taldeak edo saioak.

Helburua, irakurtzen gozatzea izango da, besterik gabe. Horretarako, batzuetan taldean bertan irakurriko ditugu liburuak, besteetan, etxean irakurrita etorriko gara. Liburuak eskaintzen duenarekin lotutako dinamikak egingo ditugu, eta liburuari buruzko hausnarketak eta eritziak elkarbanatuko ditugu, jolastuz eta sortuz.

Izena emateko epea, irailak 11tik irailak 22arte izango da, liburutegiko telefonora deituz: 943157195 edo whatsapp-ez: 688815506.